182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

10/2019 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2019-2020 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebazten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak 2.3 artikuluan dioenez, musikako goi mailako arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeek jakintza arlo horretako berariazko ikerketa zientifiko eta teknikoen programak bultzatuko dituzte, esparru horretan ezagutza sor eta heda dadin eta berrikuntzak ager daitezen.

Aditzera ematen du, bestetik, hezkuntzako administrazioek behar diren mekanismoak ezarriko dituztela ikastetxe horiek ikerlan zientifiko eta teknikoa egin ahal izan dezaten, edo hori egiteko euskarria eman dezaten.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 240/2019 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2019-2020 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia arautu zuen.

Deialdian aurkeztutako proiektuen zerrenda 2019ko uztailaren 17an argitaratu zen, eta 2019ko abuztuaren 2an behin-behineko kontzesioa, deialdiaren atal bakoitzari dagozkion puntuazioak adierazita. Behin-behineko zerrendari ez zaio erreklamaziorik aurkeztu.

Behin-behineko kontzesio horren jendaurreko aldia bukatu ondoren, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2019-2020 ikasturtean ikerketa proiektuak emateko ebazpena onestea.

Arte Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena ikusita, non jasotzen baita zein den behin betiko kontzesioa puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuetarako, 5 puntu edo gehiago eskuratu dutenen artean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebaztea 2019-2020 ikasturterako.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle hauei ematea ikerketa proiektuak:

–Uxue Úriz Sucunza.

–Daniel Iván San Miguel.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari eta interesdunei, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitara dadila agintzea (www.nafarroa.eus, zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan).

5. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa para daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F1911306