182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2019ko bigarren seihilekoari dagokionez

Aditzera ematen da 2019ko urriaren 15ean bukatuko dela lurraren gaineko kontribuzioaren (landa-lurra eta hiri-lurra) 2019ko bigarren seihilekoari dagokionez igorri diren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Santanderren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1911394