182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Udalerriaren izen ofizialaren aldaketa. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgotiko Udalak, 2019ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, honako hau onetsi zuen, udalkideen gehiengo osoz: udalerriaren izen ofizial elebiduna aldatzeko espedientea hastea. “Lizoain-Arriasgoiti / Lizoainibar-Arriasgoiti” izanen du izena udalerriak.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluan xedatuarekin bat.

Lizoainen, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L1911538