182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2019ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldirako Udalaren aurrekontu orokorrean 5/2019 aldaketa egiteko espedientea, zeinak sortzen duen kreditu berezia peoi bat kontratatzeko Udal Brigadarako.

Espediente horren tramitazioa eta onespena aurrekontuak tramitatzeko eta onesteko izapide berei men eginez behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko eskakizunei dagokienez. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin. Horrenbestez, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita Udalaren iragarki-taulan ere, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta egoki deritzen erreklamazioak egin ahal ditzaten. Hori, aipatu foru legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hara igortzen baitu lege beraren 216.3 artikuluak.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, aurreko paragrafoan zehaztatutako jendaurreko epea iragan ondoren; betiere, behin betiko onespena argitaratu beharko da.

Iratxetan (Leotz), 2019ko irailaren 10ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1911723