182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ILTZARBE

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Iltzarbeko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko uztailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iltzarbe, 2019ko abuztuaren 23an.–Kontzejuko burua, Iñaki Yaben Amezqueta.

Iragarkiaren kodea: L1911396