182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkateordearen izendapena

Alkateordeak libre izendatzen eta kargugabetzen ditu alkateak, Tokiko Gobernu batzarkideen artean. Hala xedatzen da Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41. eta 46. artikuluetan (2586/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa).

Egun, ez dira oraindik izendatu Tokiko Gobernu batzarkideak.

Hala ere, komenigarria eta beharrezkoa da alkateordeak, bederen, izendatzea, alkateak ordezkoa izanen duela bermatzeko, hala behar bada ere.

Alkateordeak alkatetzaren ebazpenaren bidez izendatu behar dira, eta horren berri eman behar zaiola Udalbatzari, egiten duen hurrengo bilkuran. Horrez gain, ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaie interesdunei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

Hori guztia kontuan hartuta, eta tokiko egungo legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Lourdes Lizarraga Casanellas Uharteko Udaleko lehen alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–German Santos Irujo Uharteko Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.

Hirugarrena.–Jakinaraztea beren eginkizunak indarrean dagoen legedian xedatuarekin bat bete behar dituztela.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea eta izendapena argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean; nolanahi ere, sinatu eta biharamunean hartuko du indarra ebazpenak.

Bosgarrena.–Honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari eta interesdunei.

Uharten, 2019ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Iñaki Crespo San Jose.

Iragarkiaren kodea: L1911608