182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Nafarroako Antzokien Sarean Udalaren ordezkaritza eskuordetzea

Lizarrako Udala Nafarroako Antzokien Sarea elkarteko kide da; elkarte hori 33 udalek osatzen dute, zeintzuk eta honako baliabide hauek dituztenek: arte eszenikoen ikuskizun profesionalak eskaintzeko egoki hornituriko espazio eszeniko erabilgarria, laguntza teknikoa ikuskizun egunetan, kudeatzaile kultural profesionala, jarduera kulturala egiteko aurrekontua eta programazio erregular eta egonkorra.

Bere estatutuetan xedatuarekin bat, elkartearen kide den toki entitate bakoitzak elkartean ordezkari bat du, udalbatzako kide dena.

EBAZTEN DUT:

1. Lizarrako Udalak Nafarroako Antzokien Sarean duen ordezkaritza Ana Duarte Morentin alkateordearen esku uztea, Udaleko Kultura Arloko zinegotzi arduraduna baita.

2. Eskuordetza hau denbora mugarik gabe egiten da eta, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 114. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan xedatuarekin bat, eskuordetza baliogabetu edo aldatu ahal izateko, emateko eskatzen diren baldintza berak beharko dira.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, bai eta Nafarroako Antzoki Sareari eta Udaleko Kultur Arloari ere; halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, kide anitzeko organoak eginen duen hurrengo bilkuran, jakinaren gainean egon daitezen eta ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1911302