182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Hiri-lurraren gaineko 2019. urteko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Ziraukiko Udalak aditzera ematen du heldu den 2019ko irailaren 12an bukatuko dela hiri-lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko irailaren 12an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Ziraukin, 2019ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1910666