182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Herri-lurraren desafektazioa, 1. poligonoko 1627. lurzatian. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, legeak eskatutako quorumarekin, honako hau erabaki zuen:

1.–Hasiera batean onestea 120 m²-ko desafektazioa 1. poligonoko 1627 A lurzatian, ondoren trukea egiteko honako hauekin: Olaia Echeconanea Bildarraz, Naiara Echeconanea Bildarraz eta José Jacinto Echeconanea Urroz, gozamenduna.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, argitaratu eta hilabeteko epean.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da espedientea, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerako agiriekin batera, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Beintza-Labaienen, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1911257