181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

947E/2019 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen lanpostu huts batzuk esleitzen dituena merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 26ko 1575E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen zeladoreen 118 lanpostu huts bete zitezen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2018ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 11ko 339E/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 118 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen lanpostu huts batzuk ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

–O-NOZko lekualdatzea:

Ventura Real, Juan, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (69698 lanpostu zenbakia).

Marques Ferrer, Pablo, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (66746 lanpostu zenbakia).

Armendariz Andueza, Vicente, lanpostu bat Lizarrako “García Orcoyen” Ospitalean (62644 lanpostu zenbakia).

Martin Encinar, Juan Manuel, lanpostu bat Osasun Mentalean (61998 lanpostu zenbakia).

Muniain Echegoyen, Maria Sagrario, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (68562 lanpostu zenbakia).

Orillard Gorria, Matthieu, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (65575 lanpostu zenbakia).

Mazo Ruiz, Nestor Jose, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (64912 lanpostu zenbakia).

Valencia Guembe, César, lanpostu bat Osasun Mentalean (62228 lanpostu zenbakia).

Arraiza Ezcaray, Sergio, lanpostu bat Osasun Mentalean (62421 lanpostu zenbakia).

Echauri Cerdan, Francisco Javier, lanpostu bat Osasun Mentalean (61464 lanpostu zenbakia).

Urrutia Orella, Jesus Maria, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (63808 lanpostu zenbakia).

Indurain Larraya, Daniel, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (64515 lanpostu zenbakia).

Padilla González, Luis Antonio, lanpostu bat Oinarrizko Osasun Laguntzan (66862 lanpostu zenbakia).

Sanz Sangüesa, Jose Javier, lanpostu bat Tuterako “Reina Sofía” Ospitalean (70003 lanpostu zenbakia).

Cobo De La Fuente, Miguel, lanpostu bat Tuterako “Reina Sofía” Ospitalean (70778 lanpostu zenbakia).

Lecumberri Labiano, Delia, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (64628 lanpostu zenbakia).

Martinez Hoyos, Eva Maria, lanpostu bat Osasun Mentalean (62071 lanpostu zenbakia).

Echalecu Perez, Antonio, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (66330 lanpostu zenbakia).

Burguete Elarre, María Elena, lanpostu bat Osasun Mentalean (61284 lanpostu zenbakia).

Carasusan Merchan, Jose Luis, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (66248 lanpostu zenbakia).

Sancho Bacaicoa, Maria Isabel, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (62629 lanpostu zenbakia).

–Lekualdatze nazionaleko txanda:

Peña Martínez, Agustín Filiberto, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (70572 lanpostu zenbakia).

Teres Carnicer, Marc, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (64356 lanpostu zenbakia).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2019ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 13ko 62/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzea erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1910768