181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

300E/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Anatomia Patologikoaren Laguntza Zerbitzuko buru den Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrearen izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Osasuneko kontseilariaren irailaren 18ko 395E/2018 Foru Aginduaren bidez, Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrea Nafarroako Ospitaleguneko Anatomia Patologikoaren Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrea 2018ko irailaren 27an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrearen izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Anatomia Patologikoaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Anatomia Patologikoaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Alicia Córdoba Iturriagagoitia andrearen izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko irailaren 27tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Anatomia Patologikoaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1911379