181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

298E/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Laguntza Zerbitzuko buru den Carlos Bardají Pascual jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren irailaren 6ko 368E/2018 Foru Aginduaren bidez, Carlos Bardají Pascual jauna Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Carlos Bardají Pascual jauna 2018ko irailaren 15ean jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Carlos Bardají Pascual jaunaren izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Carlos Bardají Pascual jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako estatutupeko langile den Carlos Bardají Pascual jaunaren izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko irailaren 15etik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau Carlos Bardají Pascual jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Indurain Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1911378