181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

296E/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Zerbitzuko buru den Juan Pedro Tirapu León jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren irailaren 3ko 363/2018 Foru Aginduaren bidez, Juan Pedro Tirapu León jauna Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Juan Pedro Tirapu León jauna 2018ko irailaren 5ean jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Juan Pedro Tirapu León jaunaren izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Juan Pedro Tirapu León jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Juan Pedro Tirapu León jaunaren izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko irailaren 5etik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau Juan Pedro Tirapu León jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 29an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Indurain Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1911377