181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TABAR

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko maiatzaren 23ko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2019ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2019ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean. Jendaurreko epea iragan da, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsita geratu da aurrekontua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan agindutakoarekin bat. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 2.090,00 euro.

IV. kapitulua: 19.650,00 euro.

V. kapitulua: 41.610,00 euro.

VII. kapitulua: 64.600,00 euro.

Guztira: 127.950,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 46.900,00 euro.

IV. kapitulua: 450,00 euro.

VI. kapitulua: 77.600,00 euro.

Guztira: 124.950,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Tabarren, 2019ko abuztuaren 22an.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Benito Martínez de Espronceda.

Iragarkiaren kodea: L1911162