181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

12/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2019ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontuko hamabigarren aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura aztertu, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Mendigorrian, 2019ko abuztuaren 21ean.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1911183