181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2019ko maiatzaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrari 1. eta 2. aldaketen espedienteak. Kreditu-gehigarri bat ematen dute espediente horiek.

2019ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7an, honako hau jakinarazten zuen iragarkia: espedienteak jendaurrean jartzen ziren, eta alegazioak eta erreklamazioak aurkezteko epea irekia zegoen. Horrez gain, behar besteko publizitatea eman zitzaion aipatu iragarkiari, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarriz.

Iragan da hamabost eguneko epea, zeina ezartzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak (lege beraren 214.2 artikuluarekin loturik), eta ez da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu. Horrenbestez, ulertu behar da aipatu aldaketa behin betiko onetsita dagoela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

Zenbatekoa

11650 6330001

Argiztapen obra

19.874,37 euro

Gastuak, guztira

19.874,37 euro

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

Zenbatekoa

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

19.874,37 euro

Finantzaketa, guztira

19.874,37 euro

2/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

Zenbatekoa

14540 619000

Zolamendu-obrak. Makirriain-Amatriaingo bidea

188.660,83 euro

Gastuak, guztira

188.660,83 euro

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

Zenbatekoa

1 87000

Diruzaintzako gerakina

188.660,83 euro

Finantzaketa, guztira

188.660,83 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betez, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1911652