181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORZA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gorzako (Nafarroa) Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuaren arabera.

Gorzan, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Luis Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1911351