181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa Arreko 15. poligonoko 75. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, Alkatetzaren2019ko uztailaren 25eko 113/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Fermín Garijo Arangoak sustatutako xehetasun-azterketa, defini daitezen Arreko (Ezkabarte) 15. poligonoko 75. lurzatiaren bolumetria, lerrokadurak eta etxebizitzen gehieneko kopurua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2019ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1911110