181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia Asiaingo UE-1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalaren gobernu batzarrak, 2019ko irailaren 4an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Asiaingo UE-1 exekuzio unitatean. María Asuncion Astiz Larraya andreak sustatu du plana.

Espedientea jendeaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Oltza Zendean, 2019ko irailaren 6an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1911648