181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 847., 1305. eta 1388. lurzatietan. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, honako hau onetsi zuen: Aiegiko Udalak berak sustatu Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 847., 1305. eta 1388. lurzatiei eragiten diena. Hauek dira, hurrenez hurren, aipatu lurzatien posta-helbideak: Donejakue bidea, 16; Harrobiak, 22, eta Donejakue bidea, 14.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Aiegin, 2019ko irailaren 2an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911489