181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

AA10 eta AA11 garatzeko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Hasiera batean onetsi zen AA10 eta AA11 garatzeko kudeaketako hirigintza hitzarmenaren proposamena, María Arantzazu Sáenz Quintanak eta Miguel Ángel Garzo Asurmendik sustatua, Sol eta Norte izeneko bideak zabaltzeko; eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, Arasko Udalak, 2019ko uztailaren 19an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen, hala ezartzen baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arasen, 2019ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Marta Ramé Casas.

Iragarkiaren kodea: L1910872