181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Hiri-jarduketarako plan berezia Antzingo 1. poligonoko 21. lurzatian. Behin betiko onespena

Plana behin betiko onesteko gehieneko epea bi hilabetekoa izanen da, jendaurreko aldia bukatu eta gero, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatuari jarraikiz. Aipatu epea igarota, dagokion ebazpena eman ez bada, plan partziala edo plan berezia onetsi dela ulertuko da.

Jendaurreko aldia amaitu zenetik bi hilabeteko epea igaro da. Horrenbestez, onetsi egiten da Hiri-jarduketarako plan berezia Antzingo 1. poligonoko 21. lurzatian.

Argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Antzinen, 2019ko irailaren 2an.–Alkatea, Isaac Corres López.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1911441