181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzuko hezitzaile izateko berrogeita hemeretzi lanpostu betetzeko, lekualdatze lehiaketa bidez

Iruñeko Udalaren Haur Eskolen erakunde autonomoko buruak, 2019ko abuztuaren 14an, honako ebazpen hau eman zuen:

“2019ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez onetsi zen “Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzuko hezitzaile izateko berrogeita hemeretzi lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta 2019ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an. Ikusirik deialdiko epaimahaiaren akta eta izangaiek hautatu dituzten lanpostu hutsak, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.–Honako lanpostu hauek esleitzea, 2019ko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin:

–Ana Isabel Araujo Hualderi, 1503 lanpostua, Donibane Haur Eskolari atxikia.

–Araceli Belzunegui Eslavari, 407 lanpostua, Haurtzaro Haur Eskolari atxikia.

–Edurne Lekunberri Urmenetari,1504 lanpostua, Donibane Haur Eskolari atxikia.

–Lourdes Maya Villarri, 409 lanpostua, Haurtzaro Haur Eskolari atxikia.

–Begoña Quintanal Gorostiagari, 902 lanpostua, Haurtzaro Haur Eskolari atxikia.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.”

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1910870