181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7/2019 FORU AGINDUA, irailaren 2koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Elena López de Zubiría Goicoechea andrea, Turismoa Sustatzeko Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Elena López de Zubiría Goicoechea andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Turismoa Sustatzeko Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, beraz, 2019ko irailaren 2a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 2an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1911459