181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4/2019 EBAZPENA, irailaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, proiektu hauei dagozkien okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena: “Ablitas I” haize-parkea eta handik energia eramateko azpiegiturak, Ablitasko eta Ribaforadako udal-mugarteetan, eta “Ablitas II” haize-parkea, Ablitasko udal-mugartean.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 17an emandako 65/2019 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen Ablitasko eta Ribaforadako udal-mugarteetan dagoen “Ablitas I” haize-parkearen eta handik energia eramateko azpiegituren proiektua, instalazioa baimendu zen eta haren onura publikoa onartu.

Halaber, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 17an emandako 66/2019 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen Ablitasko udal-mugartean dagoen “Ablitas II” haize-parkearen proiektua, instalazioa baimendu zen eta haren onura publikoa onartu.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ablitasko eta Ribaforadako alkateei edo haiek eskuordetzen duten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Ablitasko eta Ribaforadako udaletxeetan, 2019ko urriaren 22an eta 24an, hurrenez hurren.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Eólica Ablitas SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ablitasko eta Ribaforadako udalen iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko irailaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1911424