181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Epea ireki da New York-eko berrikuntzaren ekosistema ezagutzeko azterketa-misioan parte hartzeko laguntza eskatzeko, EGEF funtsekin finantzatuta.

Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak (Nafarroako Ganbera) eta Nafarroako Gobernuak iragartzen dute deialdi bat egiten dela Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) %50eko kofinantzaketa duen Nazioarteko Sustapen Planaren barnean; deialdiaren xedea Ameriketako Estatu Batuetako berrikuntza eta ekintzailetza ekosisteman murgiltzeko programan parte hartzea sustatzea da.

Lehenbizikoa.–Entitate onuradunak.

Ekintza da Ameriketako Estatu Batuetako merkatua zabaltzeko aukera gisa duten enpresentzat, edo beren produktuak edo zerbitzuak nazioartekotzeko edo finantzaketa eskuratzeko aukera gisa dutenentzat.

Teknologiaren arloan berritzaileak diren enpresek (ETEek, mikroETEek edo autonomoek) parte hartzen ahal dute, baldin eta ekoizpen egoitza edo I+G egoitza Nafarroan badute eta, ahal dela, sektore hauetako baten barnean badaude:

–Oinarri teknologikoko enpresak.

–Bioteknologia.

–Energia berriztagarriak.

8 izanen dira gehienez enpresa onuradunak, eta laguntza eskabidearen dataren arabera hautatuko dira enpresak.

Nafarroako Ganberak eta Nafarroako Gobernuak beretzat gordetzen dute ekintza bertan behera uzteko eskubidea bost enpresak baino gutxiagok parte hartzen badute.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea da hautatzea ETEek nazioartekotzeko eta beren lehiakortasuna hobetzeko egiten dituzten eragiketak hautatzea, helburu izanik hobetzea Nafarroako ekonomiaren esportazio joera eta esportazio oinarria, dibertsifikatzea Nafarroako esportazioaren destinoko merkatuak eta handitzea ekonomiaren lehiakortasuna, Nafarroa inbertsio destino gisa sustatzeko.

Ekimenean parte hartzen duten enpresek bilerak eginen dituzte New York hirian ekintzailetzan gako diren eragileekin, azaroaren 18tik 21era:

Ekintzak irauten duen lau egunetan zehar, bilerak antolatuko dira hauekin:

–Ekintzaile arrakastatsuekin.

–Inbertsio entitateekin:

  • Venture Capitalists.
  • Business Angels.
  • Crowdfunding plataformak.

–Inkubagailu eta azeleragailuekin.

–New Yorkeko estatuko eta hiriko bulego ekonomikoekin.

–Enpresa horien taldean ordezkatuta dauden berariazko sektoreetarako garrantzitsuak diren beste erakunde batzuekin.

–New Yorkeko estatuan eta hirian ekintzailetzari laguntzeko dauden programekin; honako hauek sartzen dira programa horietan:

  • Ekintzaileentzako bisen programa azkarra.
  • Ekintzaileentzako doako edo diruz lagundutako bulego-espazioak lortzea.
  • Zerga pizgarri erakargarriak.
  • Ekimen sektorialak.
  • Global New York.

Programa honi esker, parte-hartzaileek hau lortuko dute:

–Ameriketako Estatu Batuetako merkatua baloratzea eta merkataritza-ezarpen edo -hedapenerako aukerak aztertzea.

–Ameriketako Estatu Batuetako merkatuak dituen oztopo eta aukerak identifikatzea.

–AEBetan maila goreneko harreman sarea ezartzea.

–Ameriketako Estatu Batuetako ekintzailetza ekosistemako eragile nagusiengana heltzea.

–Ekintzaile arrakastatsuek erabiltzen dituzten estrategiak eta tresnak ezagutzea.

–Inbertsio entitateekin zuzeneko harremana izatea.

–Erabilgarri dauden plataformei eta finantzatzeko bideei buruzko jakintza handitzea.

Hirugarrena.–Deialdia.

Deialdiaren testua osorik webgune honetan kontsulta daiteke:

https://sede.camara.es/sede/navarra/tramites/TR0000002303

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzaren gastu hautagarriak bidaiei eta ostatuari zein ekintzaren lan agendari dagozkienak dira, egin eta ordaintzen direnak 2019ko irailaren 1aren eta abenduaren 31ren artean.

EGEFek, enpresa bakoitzeko, finantzatutako laguntzaren zenbateko osoa aipatutako gastuen zenbateko hautagarriaren %50 da, eta enpresa onuradun bakoitzeko gehieneko EGEF dirulaguntza 1.195 eurokoa izanen da (750 euro pertsona baten bidaia poltsa eta ostaturako eta 445 euro lan agendarako).

Bigarren bidaia poltsa bat ere finantzatzen ahalko zaie eskatzen duten enpresei, betiere aurrekontuan kreditua baldin badago, baldin eta enpresa onuradunen kopurua aurreikusitako gehieneko kopurua baino txikiagoa bada. Kasu horretan, EGEF laguntza 1.945 eurokoa izaten ahalko da.

Deialdi honen kargura, Ameriketako Estatu Batuetako berrikuntza eta ekintzailetza ekosisteman murgiltzeko programan parte hartzen duten enpresei eman beharreko EGEF laguntzen gehieneko zenbatekoa 9.560 eurokoa da.

Deialdi honen esparruan, Ameriketako Estatu Batuetako berrikuntza eta ekintzailetza ekosisteman murgiltzeko Nafarroako enpresa ekintzaileentzako programarako gehieneko aurrekontua 30.192,36 eurokoa da 2019ko aldirako, “Espainiako eskualde askotako 2014-2020 EGEF PO” programa operatiboaren barnean.

  • 12.896,58 euro, Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEFek) emanak.
  • 7.735,78 euro, Nafarroako Gobernuak emanak.
  • 9.560 euro, ekintzan parte hartzen duten enpresek emandako finantzaketa pribatuari dagozkionak.

Bosgarrena.–Laguntza eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2019ko irailaren 30ean bukatuko da, 14:30ean. Parte hartzeko eskabide eredua webgune honetan deskargatzen ahalko da:

https://sede.camara.es/sede/navarra/tramites/TR0000002303/documento/001200035733

Nafarroako Ganberaren egoitzetan aurkeztu behar da, zeinak deialdiaren oinarrietan zehazten baitira.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F1911635