181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5584/2019 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Alicia Bakaikoa López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikita dagoen Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolako atalburu-zuzendari izendatzen duena bitarte baterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Alicia Bakaikoa López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari atxikita dagoen Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolako atalburu-zuzendari izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen honek 2019ko abuztuaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau igortzea Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolako Zuzendaritzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, horren Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Idazkaritza Teknikoko Bulegora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 22an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F1911545