181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2019 EBAZPENA, irailaren 3koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Ignacio Miguel Catalán Librada jauna Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren batzorde ofizialeko buru izendatzen duena Hasier Morras Aranoa jaunaren ordez, 2019ko bigarren deialdirako.

Abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduak ezartzen duenez, Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du azterketa hori egiteko lege esparrua, eta probak egiteaz arduratuko diren organo eskudunak eratuko ditu.

Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) batzorde ofizialeko eta epaimahai ofizialeko kideak Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 557/2018 Ebazpenaren bidez izendatu dira; izan ere, ebazpen horrek Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketen 2019ko deialdiak onetsi zituen, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifak ezarri.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 91/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren 3. puntuak ezarritakoarekin bat etorriz, eta Hezkuntza Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ignacio Miguel Catalán Librada jauna Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) tituluaren batzorde ofizialeko buru izendatzea, Hasier Morras Aranoa jaunaren ordez, 2019ko bigarren deialdirako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Euskara Atalari, EGAren Bulegoari, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroari, aipatutako batzordeko eta epaimahaiko kideei, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko irailaren 3an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F1911496