181. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

117/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, eskumen batzuen erabilera departamentuko zuzendari nagusien esku uzten duena.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren jardunean efizientzia eta arintasun handiagoa lortu nahian, ulertu da komenigarria dela indarreko araudiak ekonomia eta aurrekontuak kudeatzeko arloan kontseilariari ematen dizkion zenbait eskumenen erabilera zuzendari nagusien esku uztea.

Horrenbestez, aipatu legezko araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko zuzendari nagusien esku uztea, dagokien esparruen barrenean, gastuak baimendu eta xedatzeko, ordaintzeko betebeharra aitortzeko eta aurrekontuko aldaketak egiteko indarreko araudiak ematen dizkidan eskumenen erabilera.

2. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak, hala ere, bereganatzen ahal ditu edozein unetan, edozein espediente edo afera ebazteko.

3. Foru agindu honen ondoriozko eskuordetzaren bitartez ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori aipatu beharko da espresuki. Ulertuko da, ondorio guztietarako, kontseilariak eman dituela, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 22an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911771