180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketaren espedientea, Embega S. Coop.-ek sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0051-2019-000002

Instalazioa

Aluminiozko piezen fabrikazioa

Titularra

Embega S. Coop.

Kokapena

San Migel industrialdea, 1. poligonoa, 966. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N, X: 581.445,000 eta Y: 4.723.054,000

Udalerria

Villatuerta

Proiektua

Anodizatutako linearen automatizazioa eta funtzionamendu-ordutegia handitzea

Iruñean, 2019ko abuztuaren 30ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1911438