180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko apirilaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat egitea 2019ko aurrekontuan. Kreditu-gehigarria da, 15.676,67 eurokoa, 1.4121.6090001 partidan (Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako ondasunak), diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatua.

Iragarkia 2019ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an, eta hala ireki zen jendaurreko epea. Hura iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da aipatu aldaketa, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikulua, 202.1 artikuluarekin loturik, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Erronkarin, 2019ko abuztuaren 19an.–Batzordeko burua, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L1910901