180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Alkatea 2019ko abuztuaren 26tik 29ra bitartean udalerritik kanpo izanen da. Horrenbestez, 2019ko abuztuaren 23an Alkatetzak eman ebazpenaren bidez, udalburutzaren eginkizun guztiak Alberto Amigot Hernándezi eskuordetu zaizkio egun horietarako.

Argitara ematen da, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritakoarekin.

Alesbesen, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkate udalburua, M. Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1911212