180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-5 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Utergako alkateak, 2019ko abuztuaren 30eko 2019-0082 Ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea Utergako UO-5 unitatea urbanizatzeko proiektua, Utergako Borondatezko Birzatiketa Batzordeak sustatua, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan xedatuaren arabera.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, Utergako UO-5 unitatearen Borondatezko Birzatiketa Batzordeari eta Iruñerriko Mankomunitateari, bai eta argitara ematea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Oroitaraztea Utergako UO-5 unitatearen Borondatezko Birzatiketa Batzordeari ezen, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 5.d) artikuluari jarraikiz, urbanizatzeko herri lanak aipatu 2/2018 Foru Legean ezarritakoa betez egin beharko direla, erantzukizun osoa berea izanik.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri Osoko Bilkurari ematea, horretarako egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Utergan, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1911408