2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Hiri-jarduketarako plan berezia UO-10 unitatean. Hasierako onespena
Utergako Udalak, 2019ko abuztuaren 28ko 2019-0080 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia UO-10 unitatean, eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek udal bulegoetan hura aztertu eta, behar izanez gero, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko.
Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatua betez.
Utergan, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L1911406