180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Hiri-jarduketarako plan berezia UO-14 unitatean. Hasierako onespena

Utergako alkateak, 2019ko abuztuaren 28ko 2019-0081 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia UO-14 unitatean, eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek udal bulegoetan hura aztertu eta, behar izanez gero, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatua betez.

Utergan, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1911405