180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Utergako alkateak, Alkatetzaren 2019ko otsailaren 28ko Dekretuaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea UO-5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, UO-5 unitatearen Borondatezko Birzatiketa Batzarrak sustatua, eta berariaz ezarri erabakiaren behin betiko onespena, alegaziorik aurkeztu ezean; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 169. artikuluari jarraikiz.

Espedientean ez denez alegaziorik jaso, aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuaren arabera.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Utergan, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1911404