180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2/2019 aurrekontu-aldaketa

Ukarko Udalak 2019ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran hala erabakita, hasiera batean onetsi zen 2/2019 aurrekontu-aldaketa, argiteria publikoa berritzeko kreditu berezia dena.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta dagozkion alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Alegaziorik aurkeztuko ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Ukarren, 2019ko abuztuaren 21ean.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L1911157