180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Erronkariko Udalak, 2019ko abuztuaren 26an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen Erronkariko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea.

Balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat.

Aipatu jendaurreko epean, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (http://roncal-sedeerronkari.sedelectronica.es) egoki deritzeten iradokizun edo alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Erronkarin, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1911241