180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Udalerriko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko deialdia egiten da, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduari jarraikiz. Interesdunek udal bulegoetan eskabideak aurkezteko hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Orkoienen, 2019ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1910885