180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

UE-16 unitatearen birzatiketa. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da delako espedientean jarraitutako prozedura, zeinaren azken jarduketa izan baitzen alegazioak egiteko aldi berri bat irekitzea. Epe hori ireki zen unitateko lursailetako jabeentzat eta hasierako onespenaren aurka alegazioak aurkeztu zituztenentzat (Alkatetzaren 51/2007 Ebazpena, martxoaren 2koa).

Aditzera ematen da ezen, epe horretan inork ez zuela erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu birzatiketa egiteko agiriaren aurka; hortaz, behin betiko onesten da.

Dena dela, aditzera ematen da ezen, Ondarria SL enpresak berraztertzeko errekurtsoa paratu duela, bai agiriaren aurkako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko epetik kanpo, bai Alkatetzaren 51/2007 Ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa paratzeko legezko epetik kanpo; epez kanpo aurkeztu duenez, Alkatetzak ezetsi behar du.

Hori ezetsi behar den arren, Osoko Bilkurari jakinarazten zaio ezen, errekurtsoa legezko epean paratu izan balitz ere, hartan alegatutako arrazoiak ezin izanen liratekeela baietsi, eta horiek ez luketela onetsitako agiria aldatuko.

Proposamena bozkatu ondoren, Osoko Bilkurak, aho batez, erabakitzen du behin betiko onestea UE-16 unitatearen birzatiketa.

Eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau egiten dut Olaztiko Udaleko jarduneko alkate udalburuak ontzat emanda.

Olaztin, 2019ko abuztuaren 12an.–O.E. Jarduneko alkate udalburua, Joseba Vizuete Ascargorta.–Idazkaria, Sandra Martínez Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1910761