180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa AE-8 Plan partzialean, AR-4ko 60. eta 63. arteko lurzatietan. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, aurtengo abuztuaren 16an Alkatetzak eman ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen: hasiera batean onestea “aldaketa AE-8 Plan partzialean, AR-4ko 60. eta 63. arteko lurzatietan” izeneko proiektua. AE-8 Plan partzialeko 60., 61., 62. eta 63. lurzatien forma eta antolamendua aldatu egiten ditu aldaketa horrek. Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko eperako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, eta, aipatu epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2019ko abuztuaren 19an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1910898