180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Behin-behineko lanpostuak eta ordainsaria. Onespena

Galar Zendeako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin bilkura berezian, erabaki zuen izendapen libreko honako lanpostu bat sortzea. Lanpostuaren ordainsaria honako hau izanen da: 2019ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, 28.763,00 euro, eta 2020ko urtarriletik aurrera, 57.256,00 euro urtean; ordainsari hori urtero eguneratuko da, tokiko administrazioko funtzionarioentzat orokorrean baimentzen diren igoeren arabera.

Izena: Alkatetzaren aholkularia. Sarbidea: Izendapen librea. Kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: -. Dedikazio esklusiboko osagarria: -. Bateraezintasuneko osagarria: -. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: -. Arrisku bereziko osagarria: -. Mailako osagarria: -. Egoera: -.

Alkatetzaren 24/2019 Ebazpenaren bidez, Pedro María Oscoz Goicoechea izendatu zen lanpostu horretarako.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze Galarren, 2019ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1911121