180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Birzatiketa proiektua, UE-R4 exekuzio unitatearena. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluari eta harekin bat datozen xedapenei jarraikiz, Alkatetzaren 2019ko abuztuaren 7ko 224/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da UE-R4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Aquilino Jiménez Ormaecheak aurkeztua, UE-R4 Konpentsazio batzordearen izenean. Horren xedea da unitatearen hirigintzako garapena egitea, finkak elkartuz, berriro zatitu eta adjudikatzeko, eremu horretarako indarrean den antolamenduarekin bat, delako unitaterako tramitatuko hiri-jarduketarako plan berezian jasota baitago, 2018ko otsailaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Caparroson, 2019ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1910836