180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

UE-R4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Caparrosoko alkateak, 2019ko abuztuaren 7ko 225/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen: Caparrosoko Udal Plan Orokorreko UE-R4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batean onestea. Konpentsazio Batzordeak aurkeztu zuen proiektua, eta honako hau du eremua: UE-R4 osoa eta UE-R3 exekuzio unitate mugakideko lursailen zati bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5, 74.b eta 72.1.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan, egokiak iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendeaurreko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.

Caparroson, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1910756