180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Herri-lurrak okupatzeari buruzko espedientea, Eder Partzuergoak sustatutako “Birdwatching Montaña y Ribera de Navarra” proiektua egikaritzeko. Informazio publikoa

Azagrako Udalbatzak, 2019ko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran, honako hau okupatzea baimentzea erabaki zuen: 6. poligonoko 5009. eta 1102. lurzatietako herri-lurretako 32 eta 100 metro karratu, hurrenez hurren, “Birdwatching Montaña y Ribera de Navarra” proiektua egikaritzeko. Honako hauek dira xehetasunak:

6. poligonoko 5009. lurzatiko 32 metro karratu, hegaztien behatokia jartzeko.

6. poligonoko 1102. lurzatiko 100 metro karratu, aparkalekurako.

Horrez gain, aipatu herri-lurrak okupatzeko baldintzak arautuko dituen baldintza-agiria onetsi zen.

Espedientea jendaurrean jartzen da 15 eguneko epean, interesdunek kontsultatu ahal izateko eta, hala badagokio, komeni zaizkien alegazioak aurkezteko. Jendaurreko epea iraganik, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Erabaki hau izapide-egintza da, eta ezin da haren aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurreko aldian, erabakiaren testu osoa eta harekin zerikusia duten agiriak ikusten ahalko dituzte interesdunek, Azagrako Udaleko Idazkaritzan.

Azagran, 2019ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L1910757