180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetza kanpoan egoteagatik

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du gaur:

Udal mugartetik kanpo izanen naizela aurreikusita, eta bat etorriz Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. eta gainerako artikuluetan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetza honi dagozkion eskudantziak María Olaiz Rodríguez hirugarren alkateordeari eskuordetzea, 2019ko abuztuaren 26tik 30era arte, biak barne.

2. Horren berri ematea Udalbatzari, hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1911204