180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2019ko bigarren lauhilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko urriaren 20an bukatuko dela epea, ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2019ko bigarren lauhilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko irailaren 24an iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1911598