180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

1/2019 aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 espedientea, 2019ko plantilla organikoa aldatzen duena. Espedientea jendaurrean jartzen da, hamabost egun balioduneko aldirako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datorren gainerako araudian xedatuari jarraikiz.

Allon, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1911401