180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Aberingo alkateak, 2019ko abuztuaren 6an, honako ebazpen hau eman zuen:

Kontuan harturik, bake epailearen 2019ko abuztuaren 5eko autoaren bidez, baimendu dela ezkontza egitea 2019ko abuztuaren 22an, Aberinen.

40/2015 Legearen 12. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Ezkontza hori egiteko dudan eskumena udal honetako Susana Armañanzas Luquin zinegotziari eskuordetzea.

Aberinen, 2019ko abuztuaren 7an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1910905