180. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lantegiko monitorearen kontratatzeko espedientea. Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea

Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekerimendua egin du, 19-01483 errekurtsoaren berri emateko, Humberto Garbayo Chivitek aurkeztua, Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 2019ko ekainaren 7an eman ebazpenaren aurka; ebazpen hori lantegiko monitore lanpostuan aldi batez kontratatzeko izangaien zerrendaren eta puntuazio-ordenaren araberako hurrenkeraren onespenari buruzkoa da. Horrenbestez,

EBAZTEN DA:

1. Errekurritutako erabakiaren espedientearen eta dagozkion alegazioen kopia eginbidetua igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegira.

2. Ebazpen hau prozedurako interesdunei jakinaraztea, eta epatzea hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, berariazko jakinarazpenik jaso ez duten interesdunek agertzeko aukera izan dezaten.

Fiteron, 2019ko abuztuaren 20an.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Perez Elipe.

Iragarkiaren kodea: L1910903